Oñatiko udala

Herriko landa-bideetan eta bidegorrian atseden-gune jasangarriak jartzea eskatu du EAJ-k

2021/06/14
Card image cap
Finantzazio iturri gisa udal gerakina erabiltzea proposatzen du

  Oñatik bidegorri bat eta 100 km baino gehiagoko landa bideak ditu eta horietan dauden atseden guneak orekatuz, banku berriak jartzea eskatu du Euzko Alderdi Jeltzaleak. Hala, bertatik paseatzen dutenek gelditu eta atseden hartzeko aukera izateaz gain naturaz gozatu ahal izango dutela adierazi du Andoni Altunak, ingurumen arloko zinegotzi jeltzaleak.

  Mantentze lanik eskatzen ez duten banku jasangarriak jartzea proposatzen dute, aparteko kostu gehigarririk sortuko ez dutenak. Baina oinarrizko materiala erosi eta jarri beharko litzateke, eta horren finantzaketarako udal gerakina erabiltzea proposatzen du EAJk. Zentzu horretan EH Bilduren gobernuak hartutako konpromiso bikoitza gogora ekarri dute jeltzaleek, alegia, Oñati eta oñatiarrentzat onuragarriak izango diren proiektuetara bideratzea eta jeltzaleen proposamenak kontuan hartzearena.

  Egungo atseden guneen azterketa sakona egin ei du EAJk, eta eskatutako eremuak non kokatu daitezkeen ikusiz, baina proposamen konkreturik egin gabe, erabiltzaileei iritzia eskatzea egokiena litzatekeela diote jeltzaleek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!