Oñatiko udala

Herriko ikasleek basoaren diagnostikoa egingo dute, Eskola Agenda 2030 programaren baitan

2021/11/05
Card image cap
(Arg: Txantxiku ikastola)
Ondorioak udal arduradunei aurkeztuko dizkiete, maiatzean

  Garapen Iraunkorrerako Helburuen lanketarekin jarraitzen dute Eskola Agenda 2030aren. 15. helburua den lehorreko ekosistemak izango da 2021-2022 ikasturteko aztergaia. Udalerriaren azpiegitura berdea eta inguruko basoak aztertzen ari dira ikasleak eremu hauen garrantzia bereganatu eta hobekuntzarako proposamenak lantzeko.

  Udalerriko berdeguneen diagnostikoa egingo dute, lehorreko ekosistemen egoera hobetzeko aukerak aztertu eta irtenbideak proposatu ez ezik, hartzen dituzten konpromisoen zerrenda osatuko dute ikasleek, udal ordezkariei jakinarazteko. Ikasturteko lanaren aurkezpena 2022ko maiatzean izango da, ikasleen ordezkariek eta zenbait udal arduradun eta teknikarik egingo duten udalbatzar berezian. Izan ere, garapen iraunkorraren bidean pausoak ematen jarraitzea denon ardura da eta udala eta herritarren inplikazioak duen garrantzia nabarmentzen da herriko ikastetxeekin batera lantzen den prozesu honetan.

  Derrigorrezko hezkuntza eskaintzen duten herriko ikastetxe guztiek parte hartzen dute Eskola Agenda 2030 egitasmoan. Ikasleek, dagokien adinari egokituriko azterketa burutuko dute, eta guztien artean herriko diagnostikoa borobilduko dute.
Aurreko ikasturtean hiri eta komunitate iraunkorrak gaia landu zuten eta oraingoan, lehorreko ekosistemak lantzen hasi dira jada.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!