Herriko batxilergoko ikasleen gehiengoak greba egin du gaur

2022/03/24
Card image cap
“Hezkuntza erreformak gelditu” lemapean greba deitu du Ikasle Abertzaleak mugimenduak

  Babes zabala eman diote herriko batxilergoko ikasleek gaurko greba deialdiari. Erreformei aurre egiteko eta hezkuntza sistema sozialistaren beharra aldarrikatzeko deitu du gaurko greba Ikasle Abertzaleak mugimenduak. Bigarren hezkuntza eskaintzen duten herriko hiru ikastetxeetan batxilergo-ikasleek bozkatu dute: Txantxiku ikastolan kalera irtetea erabaki dute, Elkar Hezin beste horrenbeste egin duten ikasleen %85ak eta Oñati institutuan berriz, nagusienak greba egin dute ez ordea, lehenengo batxilergokoek.

  Bigarren Hezkuntzan –LOMLOE erreforma–, unibertsitatean –LOSU erreforma– eta Lanbide Heziketan –Lanbide Heziketa Plana– dira une honetan abian diren erreformak. Baina hauek hezkuntzako arazoei irtenbiderik eman ez, eta langileria kolpatzen dutela azpimarratu du grebaren deitzaile Ikasle Abertzaleak mugimenduak. Erreformak geldiarazi eta hezkuntzak soluzio integrala behar duela aldarrikatzeko deitu dira gaurko mobilizazioak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!