'Herrijorran' proiektua gaur hasiko da, aurrekontuak zehazteko helburuarekin

2011/10/21
Arlokako bilera irekiak antolatu ditu Udalak, herritarren iritzia jasotzeko. Gaur, 19:00etan, kulturakoa kultura etxean egingo dute eta partaidetzakoa udaletxean.

Hauteskundeetan aurkeztu zuen herri programan jaso zituen ardatz nagusiak jaso ditu Bilduko udal taldeak datorren urteko aurrekontuetan, baina herritarren iritzia ere jaso gura du, eta horretarako, bilera irekiak antolatu ditu.

Bilera ireki eraginkorrak izateko, metodologia bat jarraituko dute: bi ordu inguruko iraupena izango dute, talde txikitan banatuko dira eta talde bakoitzak atera dituen punturik esanguratsuenen berri gainerako partaidei emango zaie. Batzorde buru bakoitza arduratuko da dagokion batzarreko proposamenak jasotzeaz.

Informazio gehiagorako, www.herrijorran.info

AURREKONTUAK HERRIJORRAN

 

NOIZ

ZER

ORDUA

NON

Urriak 21

KULTURA

19,00

KULTUR ETXEA

Urriak 21

PARTEHARTZEA

19,00

UDALETXEA

Urriak 24

HIRIGINTZA/ZERBITZUAK

19,00

UDALETXEA

Urriak 24

EUSKARA/HEZKUNTZA

19,00

KULTUR ETXEA

Urriak 25

GAZTEDIA

18,00

GAZTELEKUA

Urriak 26

KIROLA

19,00

UDALETXEA

Urriak 28

SOZIOEKONOMIA

18,00

UDALETXEA

Azaroak 2

ONGIZATEA

19,00

KULTUR ETXEA

Azaroak 2

BERDINTASUNA

19,00

UDALETXEA

Azaroak 3

AUZOAK

19,00

UDALETXEA

Azaroak 4

INGURUMENA

19,00

UDALETXEA

 

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!