Herribusak bi geltoki berri izango ditu: Usako eta San Martin Egoitza

2017/06/07
Card image cap
San Martingo geltoki berria eta Usakorainoko zerbitzua astelehenean jarriko dira martxan

  Herribusak bi buelta egingo ditu Usakora, beti ere, astelehenetik ostiralera. Ugarkaldetik 16:00tan eta 19:30tan abiatzen diren zerbitzuak Usakoraino joango dira. Ordu erdi beharko da bertara iristeko eta Ugarkalderainoko itzuli osoa egiten ordubete. Usakorainoko zerbitzua astelehenean hasiko da eta abuztuaren 4ra arte luzatuko da, astelehenetik ostiralera esan bezala. Herribusak egiten duen ibilbidea 8 astez Usakoraino luzatzeak 160 €ko gainkostua suposatuko du zerbitzurako.

  Astelehenetik aurrera baita ere, Herribusak geltoki berria izango du San Martinen eta auzunetik behera datorrela egoitza parean geratuko da. Horrela, egoiliarren nahiz bisitariei zerbitzu egokiagoa eman nahi zaie.

  Ibilbidea eta geltokiak ez ezik, Herribusak ordutegia ere moldatuko du abuztuan, tarteko hiru asteetan goizez bakarrik ibiliko baita. Herribusaren udako ordutegi berezia abuztuaren 7tik 26ra egongo da indarrean eta tarte horretan, zerbitzua, 14:00etan amaituko da. Hala, astelehenetik ostiralera zerbitzua 7:30tatik 14:00ra izango da eta larunbatetan 9:00etatik 14:00etara.  Abuztuaren 28tik aurrera berriz, urteko ohiko ordutegia beteko du Herribus zerbitzuak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!