Oñatiko udala

Herribusa zerbitzuaren ordutegia aldatu egingo da, bihartik aurrera

2024/03/05
Card image cap
B linean, ez da zerbitzurik egongo 11:00etan eta 17:00etan

  Herribusaren B linean ordutegi aldaketa izango da, astelehenetik ostiralera; goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 17:00etan irteten diren zerbitzuak kendu egingo dira, langileen ordutegi egokitzapena dela eta. Bihar bertan sartuko da indarrean ordutegi berria.

  Ugarkalde eta Kasablanka arteko ibilbidea bi norabide ezberdinetan osatzen du Herribusak: A linea, Errekaldetik barrena doa Kasablankara eta bueltan Anbulategitik pasa eta Bidebarrieta aldera egiten du Ugarkaldera itzuliz, B lineak berriz, kontrako norabidean osatzen du ibilbidea. Biek ordubeteko maiztasunez eskaintzen dute zerbitzua, astelehenetik ostiralera, A linea eta erdi direnean abiatzen da Ugarkaldetik eta B linea ordu puntuetan. Egunean betetzen diren zerbitzuen erabilpen maila aztertu da eta 11:00etan eta 17:00etan B lineak erabilera urria duela ikusita, kentzea erabaki da, gidariaren ordutegia egokitu ahal izateko. Bihartik aurrera, ondorioz, Herribusaren B lineak 11 zerbitzu beteko ditu, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara, 11:00etan eta 17:00etan ez baita zerbitzurik izango.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!