Oñatiko udala

Herribusa zerbitzu publikoa kudeatzeko lizitazioaz berba egingo da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean

2017/06/22
Card image cap
Ibarrako skate-parkeaz edota ludotekan eta gaztelekuan uztailerako antolatu diren ekintzez ere argibideak emango dira

  Herribusa izango da gobernu taldearen asteko bileran aztergaietako bat. Herribusa edo bidaiarien hiri garraioko zerbitzu publikoa kudeatzeko lizitazioaz eztabaidatuko da. Iazko udazkenean, urrian jarri zen martxan Herribusa eta hasierako proba epea beteta, zerbitzuari jarraipena ematea erabaki zen. Baina aldi baterako kontratatu zen zerbitzua lizitaziora atera behar da. Garraioko zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu berean Arantzazuko domeka eta jaiegunetako zerbitzua ere integratzea planteatu zen hasieran. Gaia nola zehaztu den azalduko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Iaz gauzatu zen Aurrekontuak Arazerixan egitasmoaren baitan bestalde, Ibarran skate-parkea handitzeko proposamena jaso zuen udalak, eta horren haritik, egungo instalazioak osatzea erabaki zen. Gaur, lanen osasun eta segurtasun plana onartzea proposatuko da. Haur eta gazteekin erlazionatuta bestalde, ludotekan eta gaztelekuko topalekuan eta kuboan uztailean egingo diren ekintzen programaketaren berri ere emango zaie gobernu taldea osatzen duten kideei. 

  Udal artxiboan gordetzen den Francisco Elorza Patxitxoren argazki funtsa digitalizatzeko proposamena ere eztabaidatuko da arratsaldean, besteak beste. Gaurko bilerarako 39 gai zerrendatu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!