Hermansoloñak Kale Zaharreko lokala itxi egingo du Eguberrietan
2017/12/21
Lizaur kaleko edukiontzi zuria zabalik mantenduko dute
Hermansoloña GKEko boluntarioek atseden txiki bat hartuko dute Eguberrietako jai-egunak aprobetxatuz. Kale Zaharreko 52an duten lokala itxi egingo dute datozen bi asteetan. Konkretuki, bihar hasi eta urtarrilaren 8ra arte materiala biltzeko lokala itxita izango dute. Lokala itxi arren, arropa eta oinetakoak biltzen jarraituko dute, halakoak, Lizaur kalean dagoen edukiontzi zurian sartu baitaitezke, eta kontenedore hori zabalik izango dute.
Errege eguna pasata, urtarrilaren 8an, lokala berriro irekiko dutela jakinarazi du taldeko ordezkariak. Baina itxi aurretik gaur Kale zaharra 52ko lokala zabalik egongo da18:30tatik 19:30tara.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!