Hermansoloñak kale Zaharrean duen lokala itxita egongo da apirilaren 21era arte

2021/04/12
Card image cap
Martzelino Zelaia kalean biltegi moduan erabilko den lokala
Hotz Oñatik asteburuan egingo duen jakien bilketa logistikoki antolatzen ari dira biltegiko arduradunak

  Martxoaren 31tik itxita dago kale Zaharra 50-52ko biltegi-lokala eta hala jarraituko du apirilaren 21era arte, bertako arduradunak beste kanpaina batean laguntzen ari baitira, hain zuzen, Hotz Oñatik asteburuan egingo duen elikagai bilketa kanpainan.

  Herriko janari dendetan batuko den materiala jasotzeko biltegia prestatzen ari dira Martzelino Zelaia kaleko lokal batean. Biltegia logistikoki prestatzen ari dira produktuak modurik egoki eta arinenean sailkatu eta paketatzeko. Asteko lehen egunotan lokala gertatuko da eta ostegunetik aurrera produktuak jaso eta kaxa eta paletetan egokitzeko lanak egingo dira.

  Greziako Lesbosera bidaliko diren jakien bilketa egingo du Hotz Oñati taldeak ostegunetik larunbatera, herriko elikagai dendekin elkarlanean. Lekaleak, pasata, arroza, arrain-barazki eta lekale-kontserbak, olioa, haurrentzako eta hautsa eta barra energetikoak batuko dira. Jasotako guztia Zaporeak taldeak Lesbosen duen proiektura bideratuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!