Hermansoloña elkartearen lokala itxi egingo da abuztuan zehar
Udako oporrak direla eta, Hermanosoloña elkartearen lokala itxita egongo da abuztu osoan zehar. Kale Zaharreko 52an dagoen lokalean materiala uzteko azken eguna uztailaren 31a izango da, hurrengo asteko ostirala. Oporren ostean, irailaren 1ean irekiko dituzte berriro ateak. Aurrez aipatu genizuen bezala, koronabirus gaitza dela eta ordutegia murriztua daukate: 11:00tatik 12:00tara eta 18:00tatik 19:00tara. Abuztuan itxita egongo den arren, Larraña, Caritas edo Saharako Komunitateak izan ditzaketen larrialdiei erantzungo die Hermanosaloñak.
Une honetan zenbait arropa eta materialen beharra dutela ere jakinarazi dute: maletak, motxilak, gizonentzako oinetakoak, gizonezkoentzako prakak zein gerrikoak, barruko erropak, umeentzako patineteak, baloiak edo panpinak behar dituzte. Halakorik izan ezkero, lokalera eramatea eskatzen dute, beti ere, uztailaren 31rarte. Egun hauetan joaterik ez duenak, materiala eta arropak irailera arte gorde eta orduan eramatea eskatu du Jose Antonio Urteaga Hermansoloñako koordinatzaileak, lokal kalpoaldeko edukiontzi zuriak itxita jarraitzen baitu.
Bide batez, koordinatzaile berri baten bila dabiltzala adierazi du Urteagak. 19 urtetan zehar proiektuaren eta elkartearen buru izan ostean, Oñatiko pertsona solidarioei dei egin nahi die Jose Antonio Urteagak. Koordinatzaile berri bat topatu nahi dute eta horretarako urtebeteko epea ezarri dute. Animatzen den edonork Urteagaren laguntza izango du bizpahiru urtetan zehar, egiten diren lanak nola gauzatzen diren erakutsi eta laguntzeko. Urtebeteko epean inor agertuko ez balitz, halabeharrez, proiektua bukatutzat emango dutela zehaztu dute.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!