Oñatiko udala

Hermansoloña elkarteak urteko batzar nagusia egingo du ostiralean Garoa aretoan

2024/04/15
Card image cap
Saharan eta Argentinan lankidetzan jarraitzen dute

  Aurreko urteko memoriaren berri eman eta 2024rako aurreikusten diren jarduerak eta diru kontuak azaltzea izango da Hermansoloña elkartearen urteko batzarraren ardatz nagusia, zuzendaritza batzordea berritzearekin batera.

  Kale Zaharreko arropa biltegia itxi zela urte eta erdi pasa bada ere, Hermansoloñak lanean jarraitzen du; Sahararren errefuxiatu kanpamenduekin eta Argentinarekin urteetan egindako harremanek diraute eta elkarlanean jarraitzen dute, orain, jarduna, beste era batera antolatu eta gauzatzen duten arren.

  Oñatin bizi diren sahararren bitartez Mahbeseko herritarrekin abiatutako elkartasun proiektuak jarraitzen du eta laguntza berezia behar duten familietara, eskolara edo haurtzaindegira, materiala bidaltzen jarraitzen da. Lehenagokoa da Hermansolonak Argentinarekin, Jose C Paz herriarekin duen harremana. Bertan sortu zen lanbide tailerrerako laguntza bidaltzen jarraitzen da. Horien inguruko azalpenak emango dira ostiraleko batzarrean.

  Hermansoloña elkartearen urteko batzar nagusia Garoa aretoan egingo da hilaren 19an, ostiralean, 19:30etan. Elkarteko bazkide eta lagun guztiak bertaratzera gonbidatzen dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!