Oñatiko udala

HAZILAN programa antolatu da negozio ideia bat garatu eta martxan jarri nahi dutenentzat

2021/11/23
Card image cap
Izan Ekintzaile! egitasmoan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 17an amaituko da

  Izan Ekintzaile! izenpean HAZILAN programaren edizio berezia antolatu du Debagoiena mankomunitateak. Ideiak sortu eta negozio-aukera bihurtzeko gakoak eta prestakuntza ematea da helburua, metodologia praktikoaren bidez. Ekiteko grina duten pertsonei edo ideiaren bat hasierako fasean dutenei zuzenduta dago. Baina Hazilanek parte hartzeko dituen ohiko baldintzak ere bete beharko dira, hau da, unibertsitateko titulua edo LHko goi-mailako zikloaren bat egina izan behar dute, 20 eta 44 urte artekoa izan eta langabezian egon behar dute, edo programarekin eta honen ordutegiarekin bateragarria den lana izan behar dute.

  Urtarrilaren 10etik otsailaren 11ra bitartean gauzatuko da programa eta proiektuen garapenerako zein gaitasun pertsonalen lanketarako bosna talde saioa egingo dira, online bidezko training saioak ere izango dira eta banakako bi tutoretza saio. Talde saioak asteazken eta ostiraletan gauzatuko dira, 9.30tatik 13:30tara. Online bidezko training saioetan berriz, ideia bat negozio-aukera bihurtzeko kontutan hartu behar diren ezagutzak eskuratzeko adibide eta kasu praktikoak ikusiko dira.

  Ekintzaileei zuzendutako Hazilan programa berezi honetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, abenduaren 17ra arte. Izena, Debagoieneko mankomunitatean eman behar da, Arrasaten. Argibide gehiagorako debagoiena.eus web atarira jo daiteke edo mankomunitateko garapen agentziara, honako telefono zenbakira deituta: 943 79 30 90.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!