HAZ bulegoaren ordutegia moldatu egingo da abuztuan

2019/06/30
Card image cap
9:00tatik 14:00tara irekiko da

  Herriko jarduna moteldu egiten da abuztuan, nolabait esanda. Urteko opor garai nagusia izan ohi da eta oporretan ez daudenek ere ordutegia moldatu edo egokitu egiten dute. Herritarren Arreta Zerbitzuan ere halaxe egitea erabaki berri da.
HAZ zerbitzua arautzen duen ordenantzan herritarrei zuzendutako arreta ordutegia, astelehenetik ostiralera 7:30tatik 15:30tara izango dela jaso zen. Baina abuztuan, pitin bat moztuko da eta 9:00tatik 14:00tara izango da.

  Ordutegi berri hori abuztuan soilik beteko da, abuztuaren 1etik 30era. Behin irailetik aurrera, 7:30tatik 15:30ak arteko ohiko ordutegia izango du udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak.

  Abuzturako ordutegi aldaketa edo moldaketa hori lehenago ere egiten zen udaletxeko harrera bulegoetan. Baina ez udaletxeko bulegoetan soilik, beste udal zerbitzu batzuetan ere bai: kiroldegiak eta liburutegiak ordutegia egokitu eta murriztu egiten baitute abuztuan. Gaztelekua berriz, itxi egiten da. Aurten, uztailaren 28a izango da Gaztelekuko zerbitzuei dagokienean azken lan eguna eta itxita mantenduko da irailaren 2ra arte

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!