Hauteskunde mahaien osaketari buruzko informazioa kontsultatu daiteke Udalaren web atarian

2024/03/25
Card image cap
NAN zenbakia sartu eta izendatuak izan garen ala ez argitzen da

  Goizean zehar hasi dira udaltzainak apirilaren 21ean hauteskunde mahaitan egon beharko duten herritarrei jakinarazpen ofizialak banatzen; bai presidente edo bokal titular izendatu direnei baita hauen ordezko izan beharko dutenei ere. Baina informazio hori udaleko web atarian ere kontsultatu daiteke. NAN zenbakia sartzea nahiko da, izendatuak izan garen ala ez jakiteko. Izendatuen kasuan, zein ardura hartu beharko den ere adierazten da, bai titular eta baita ordezkoen hurrenkera zehaztuz ere. Baina informazio horrek ez du jakinarazpen ofiziala ordezkatzen.

  Apirilaren 21eko Legebiltzarrerako hauteskundeetan herrian zabalduko diren mahaitan egon beharko duten presidente, bokal eta hauen bina ordezkoei jakinarazpen ofizialak banatzen hasi dira goizean udaltzainak. Etxera joaten dira izendapen agiria eskura eramatera. Interesatua ez badago, bigarren aldiz joango dira, oso garrantzitsua baita jakinarazpenak jaso direla ziurtatzea.

  Legez derrigorrezkoa da hauteskunde mahaiko presidente edo bokal lanak betetzea. Baina alegazioren bat aurkeztu nahi duenak, jakinarazpen orria jasota zazpi eguneko epea dauka. Bergarako Hauteskunde Juntaren ardura da alegazioak onartu ala ez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!