Haur parkeak eta nagusiei zuzendutako ariketa parkeak astelehenean irekiko dira

2020/06/19
Card image cap
Guneen garbiketa sakona egingo da asteburuan eta goizero desinfektatuko dira aurrerantzean

  Hiru hilabetez zintaz hesituta eta itxita egon diren haur parkeak eta nagusiei zuzendutako ariketa parkeak astelehenean irekiko dira, alarma egoera bertan behera uztearekin batera. Martxoan itxi zirenean jada parke guztiak sakonki garbitu ziren baina azken egunotan horretan aritu dira, eta arituko dira, kale garbitzaileak berriro. Jolas elementuak eta inguruak desinfektatuko dituzte, osasun arriskua murrizte aldera. Gainera, jende asko pilatzen diren herriko gainerako lekuen antzera, astelehenetik aurrera goizero garbituko dituzte, ahal denean ur kamioia pasatuz, edota eskuz, desinfekzio motxilez baliatuta.

  Haur parkeetan jarraituko den protokolo berbera jarraituko da baita ere helduen mugikortasuna lantzeko ariketa parkeetan. Hau da, Eltzia aurrealdean eta Postetxeko autobus geltokiaren atzealdean dauden parkeetan. Horiek ere hesituta egon dira eta astelehenean erabiltzeko moduan utziko dira. 

  Iturri publikoak ere zintaz inguratuta egon dira martxo erdialdetik. Gutxieneko mantentze eta garbitasun lanak egiten aritu dira eta sakonki garbitu ondoren berriro irekiko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!