Oñatiko udala

Haur eta guraso asanblada sortzeko deialdia egin du guraso talde batek biharko

2021/06/11
Card image cap
Antixena gaztetxean elkartuko dira, familia eta zaintza ereduen inguruan hausnartzeko

  Kontsumo aisialdiaz gain proposamen alternatiboak nahi dituen guraso talde batek topaketa antolatu du bihar goizerako Antixena gaztetxean. Esperientzia errealen bidez autogestioan eta horizontaltasunean hazi eta hezi nahi duen guraso taldea da ekimenaren sustatzailea. Ohiko familia eta zaintza ereduen inguruan hausnartzera gonbidatzen dituzte beste guraso gazte batzuk.Topaketa edo batzarra Antixena gaztetxean egingo da bihar 11:00tatik 12:30tara. Zaintza zerbitzua jarriko da gurasoek bileran lasai parte hartzeko aukera izan dezaten.

  Bakoitzak dituen kezkak azaldu eta nahiko lukeen familia eta zaintza ereduaz taldean eztabaidatu asmo da, eta aurrera begira, elkarrekin egitasmo konkreturen bat gauzatu dezaketen aztertu. Haur eta guraso asanblada sortzera doazela iragarriz bilerarako gonbidapen kartelak jarri dira kalean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!