Hasi dira San Lorentzoko lehen aldapa asfaltatzen

2023/01/20
Card image cap
Aita Madina kaleko aparkalekuak arratsaldean asfaltatuko dira

   Garai finkarekin muga egiten duen aldapa asfaltatzen hasi dira gaur goizean San Lorentzon, errepide nagusitik Errekaldera doan tunel parerainoko tartean. Bide-zorua jasotzeko fresatze lanak eta aglomeratze lanak egin bitartean, ibilgailuak libre dagoen erreitik bideratzen ari dira. Asfaltatze lanak hasterako, ordea, bidea moztu egingo da eta trafikoa Anduaga botika aldameneko sarreratik bideratuko da.

  San Lorentzoko lehen aldapa asfaltatze lanak arratsaldeko lehen orduetarako amaitzea aurreikusten da. Gero, Aita Madina kalera joango dira, aparkalekuak asfaltatzera. Institutuaren aldameneko aparkalekuak asfaltatuko dira. Arratsaldean egin asmo diren lan hauetarako aparkalekuak hustu beharko dira baina ez da kalea moztuko.

  San Lorentzoko bigarren aldapa, Eltzia aldeko aldapa, astelehenean asfaltatuko da, eguraldia lagun. Horretarako aparkalekuak hustu beharko direla adierazten duten seinaleak gaur-bihar bitarte jarriko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!