Hasi dira San Lorentzo eta Errekaldeko auzoak lotzen dituen tunela eta pasabidea asfaltatzen.
Errekalde eta San Lorentzoko auzoak lotzen dituen pasabidearen zoladura konpontzeko lanek hiruzpalau egun iraungo dute. Jada, ingurua prestatu dute Asfaltos Urretxu enpresako langileak, eta asfaltatze lanak, asteartetik ostegunera arte edo egingo dituztela adierazi digute udaleko hirigintza zerbitzuan. Horrek esanahi du ostiralera arte gutxienik ezin izango dela bertatik pasa. Asko dira egunero, Errekalde Herri Eskolara, Musika eskolara edota San Lorentzotik Errekaldera eta Errekaldetik San Lorentzora joateko aipatu tunela eta pasabidea erabiltzen duten herritarrak.
Baina pasabideak zoladura arazoa ez ezik, argiztapen arazoa ere badu. San Lorentzoko sarrera puntutik, Errekalde auzorainoko bidearen zati haundi batean, gutxi argiztaturiko tunel bat dago eta estalirik gabe dauden gainontzeko zatietan ere ez dago argi punturik. Honek egun argiz ez du eraginik, baina neguan bereziki, egunak motzak direnean, arazo bihurtzen da ingurua oso iluna egoten delako. Estalitako puntu horretatik kanpora dagoen pasabideko zati handienean ez dagoelako argiztapenik.
Udal gobernu taldeak zorua konpondu ez ezik, argiztatze lanak egitea ere aurre ikusi zuen pasa den hilean. Baina argiztatze lanak ez dira berehalakoan hasiko. Egin den hirigintza batzordean, argiztatze lanak zein enpresari esleitu erabaki da baina 12 asteren buruan hasiko ei dira. Apirilera arte beraz, ez dira argiztatze lan horiek egingo.
San Lorentzo eta Errekalde bitarteko pasabidea eta Olakua auzoko etxebizitza baten inguruneko asfaltazio lan hauek Asfaltos Urretxu enpresak egingo ditu 20.848,30 eurotan (BEZ barne).
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!