Oñatiko udala

Hasi dira barrakak iristen

2022/06/15
Card image cap
Kaseta eta atrakzio ezberdinak plaza ondoko jolasgunean muntatzen ari dira, bi urteko etenaren ondoren

  Asteburuan jolasgunean egon den karpa kenduta lehen barrakak gaur goizean iritsi eta muntatzen hasi dira. Ostiraletik ekainaren 21era arte martxan jarri ahal izango dira. Bidaia txartelaren prezioa 1.80 euro izango da eta 6 bidaien bonoa berriz, 10 euro. Bidaien gutxieneko iraupena ere mugatu du Udalak eta 2 minutu izan beharko da. 2018an indarrean izan ziren prezioak dira eta Korpusetan mantentzeko negoziatu da. Hori bai, ekainaren 20an atrakzioak euro batean egongo dira.

  Larunbatean berriz, keinu sinbolikoa egingo da eta barraketako argiak eta musika tarte batean itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten haurrak gogoan. Halako estimulu intentsuek traba egiten diete haur hauei, oso urduri jarriz. Bi orduko etenaren bitartez gizartea sentsibilizatu nahi da.

  Barrakak plaza ondoko jolaslekuan dauden bitartean, ferialarien karabana eta atoiak Garagaltza auzoko ULMA alboko aparkaleku publikoan utzi beharko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!