Hasi dira Arantzazuko Ama kaleko errotonda ondoan dagoen isletetako bat txikitzeko lanak
Ostiralean aurreratu genizuen bezala, Aozaraza kaleko berrurbanizazio lanak aprobetxatuz, inguruan eraitsi ziren bi eraikinen orubeak egokitzen ari dira eta errotonda ingurua ere moldatzen hasi dira. Alde horretatik, lehen lana, Arantzazuko Ama kaleko errotonda ondoan dagoen triangelua txikitzea da. Konkretuki, kaleari jarraituz errotondatik gora, EROSKI edo NATRAra joateko bidean dagoen isleta da txikiagoa egiten ari direna.
Lanak, bi egunetan egitea aurre ikusten da eta ondorioz, bihar ilunkararako jada amaituko dira. Baina bitartean, errotondatik Arantzazuko ama kalean aurrera egiteko pasabidea itxita dago. Ibilgailuek, errotondan saihesbidera irten behar dute eta ezkerreko bidea hartuta, Arantzazuko bidegurutzetik behera joan behar dute baldin eta NATRAra, Berezaora, Eroskira edo Elkar Hezi ikastetxera joan nahi badute.
Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!