Harrera oso ona izan du zaintza alorreko langileentzat antolatu den MENTINS prestakuntza programak

2024/02/19
Card image cap
MENTINS programaren aurkezpena, larunbatean
30-32 lagun elkartu zen Zubillagan egin zen aurkezpen saioan

  Udalak eta SSI taldeak elkarlanean antolatutako MENTINS prestakuntza programak harrera ona izan du. Larunbat arratsaldean Olaburun egin zen aurkezpen saiora zaintza arloan diharduten 30-32 lagun agertu ziren, eta guztiak elkarrizketatu ziren. Zenbait lagunek batzarrera ezin joana azaldu zuten eta horiekin, elkarrizketak, astean egingo dira, ikastaro-taldea otsaileko azken egunetan zehazteko. 20 lagunek martxoaren 2an hasiko baitute formazio ikastaroa. Mentins metodologiak autoprestakuntza eta larunbatetan egingo diren aurrez aurreko saioak tartekatzen ditu eta, ondorioz, ikastaroa zaintza lan-orduekin bateragarria egiten du.

  Bi helburu nagusi ditu egitasmo honek: parte hartzaileen enplegarritasuna eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea. 22 astez luzatuko den programaren ondoren, zaintza arloko ziurtagiri ofiziala eskuratzeko froga egiteko prest egongo dira ikasleak. Halako beste bi ikastaro egin dira Oñatin eta amaitu ondorengo frogen emaitzak oso onak izan dira. Baina sektorean diharduten askok ziurtagiri profesionalik ez dutenez, hirugarren ikastaro hau antolatu da Zubillagako Olaburu zentroan. Oñatiarrek ez ezik, Debagoienean zaintza alorrean dihardutenek ere parte hartuko dute. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek babesten dute eta %100ean diruz lagunduta dago.

  Mentins prestakuntza programak gurean martxan jartzeko ekinbidea Bidebarri laneratze enpresak, Caritas-Elkarzabalek eta Udalak 2022an egin zuten hausnarketa prozesuaren baitan kokatzen da; zaintza arloko langileen prestakuntza eta lan baldintzak hobetzeko beharra ikusi zuten, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!