Oñatiko udala

Haitiren aldeko afari solidarioa egingo da gaur Bidaurretan

2016/12/16
Card image cap

Oñatiko Misio Taldeak hiruhilean behin antolatzen duen elkartasun afaria gaur egingo da Bidaurretan, 20:30etan. Bertan batzen den dirua, Matthew hurakanak Haitin eragindako kalteei aurre egiten laguntzera bideratuko da, bertan bizi diren Maria Luisa Ugarte eta Mari Carmen Markuleta ahizpa mertzedarien bitartez.

Uneotan Maliko proiektu batean buru-belarri sartuta egon beharko lukete Oñatiko Misio Taldeko lagunak, baina Matthew hurakanak pasaden urrian Haitin erangidako sarraskia ikusirik, urte bukaera arteko ahaleginak herrialde honi zuzentzea erabaki zuen.

Gaurko afari solidarioaz gain, domekan, Elkar Heziren azoka solidarioan eta Udal Musika Bandak eta herriko abesbatzek, 19:00etan San Migel parrokian eskainiko duten Gabonetako kontzertu berezian ere egongo dira ekarpenak jasotzen. Diru bilketa hauek ere, Haitira bideratuko dira.

 Oñatiko Misio Taldeak 10.000 euro batu nahi ditu urtea amaitu bitartean eta lorturiko ekarpen hori, Dumond fundazioarentzat izango da. Misio taldeak, aurrez ere hainbat proiektu bultzatu ditu aipatu fundazio honen bitartez Haitin. Marbial eta Laserreko eskolak, edota Jacmeleko nutrizio etxea esaterako.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!