Oñatiko udala

Hainbat lan eta zerbitzu kontratatzeko prozesuak abiaraztea proposatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2022/04/07
Card image cap
Garapenaren aldeko lankidetza dirulaguntzak emateko deialdia ere aztertuko da

  Udalak egin asmo dituen hainbat lanen esleipenerako oinarriak onartu eta prozesuak abiaraztea proposatuko da gobernu batzordearen gaurko bileran. Azkoagain paretik Lezesarri auzorako oinezkoen ibilbidea egokitzeko obrak, Azkoagaineko futbol zelaiko berlardi artifiziala berritzea eta San Lorentzo auzoko 10. areako irisgarritasun lanak esleitzeko prozedurak martxan jartzea proposatuko da. Gainera, herriko berdeguneak, parkeak eta lorategiak mantendu, kontserbatu eta hobetzeko zerbitzua kontratatzeko prozesuari ere argi berdea ematea eskatuko da.

  Bestalde, argiteria publikoaren auditoretza energetikoa idazteko zerbitzu-kontratu txikia onartzea proposatuko zaie gobernu taldea osatzen duten kideei. Dirulaguntza gaiak ere jaso dira gaurko lan zerrendan; gizarte larrialdietarako dirulaguntzen baitan tramitatu diren espediente berriak jakinaraziko dira eta onartzea eskatuko da. Gogoratu, gizarte larrialdietarako dirulaguntzak azaroaren 30era arte eskatu daitezkeela. Era berean, garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzen 2022ko deialdia egitea eskatuko da. Hartarako oinarriak pasa den asteko Osoko Bilkuran onartu ziren eta orain, deialdia egin behar da.

  10 gai zerrendatu dira guztira gaur arratsaldean egingo den asteko gobernu batzarrerako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!