Hainbat auzo bidetan oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko azterketa teknikoa eskatu du udalak

2017/04/11
Card image cap
Madalena inguruan komun publikoa ezartzeko kontsulta ere egin du

  Hainbat auzo alkateren proposamenei jarraituz, herriko hiru bidetan oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko dauden aukerak aztertzea eskatu dio udalak Girder enpresari. Konkretuki Migelena eta Madalena industria poligonoetan, Natratik Santa Lutziarako bidean eta Torreauzotik Usakorako sarbidearen artean bide segurtasuna hobetzeko azterlana egitea eskatu da. Oinezkoen bideak berreskuratu edo berriak egokitzeko aukerak aztertu beharko dira eta kasu bakoitzerako aurreproiektua osatu.

  Madalenako bidegorri inguruan komun publikoa kokatzeko kontsulta ere egin du udalak. Horretarako bi gune aurreikusi dira: Osinagakoa eta Urteaga azpikua baserri inguruak. Baina halako instalazio bat egiteko lekurik egokiena zein izango litzatekeenari buruz kontsulta teknikoa egin dio udalak Girder enpresari.

  Azterketa tekniko horiek egiteko kontratua sinatu du udalak Girder enpresarekin. Lana, 5500 eurotan esleitu da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!