Oñatiko udala

Hainbat asfaltatze lan eta Olakua auzoko 4. areako irisgarritasun lanak aztergai gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2022/02/17
Card image cap
8 gaiko lan zerrenda osatu da

  Euskadi etorbideko eta San Lorentzo auzorako lehen sarrerako zoladura oso hondatuta daudela eta, asfaltatzeko asmoa du Udalak. Asfaltozko zoladuraren konponketa lan hauek iaz egitea aurreikusi zen eta hala esleitu zitzaizkion Firmes Alaveses enpresari. Baina Covid-19ak, eguraldiak eta beste hainbat arrazoik lanen atzerapena eragin dute. Bitartean, hainbat auzo bidetan ere konponketa lanak egin dira eta guztiak asfaltatzeko Firmes Alaveses enpresarekin zegoen kontratua berrikusi eta eguneratu da. Lanak lehenbailehen egin nahi dira. Asfaltatze lanen esleipena gaurkotu izanaren xehetasunak emango dira arratsaldeko gobernu batzarrean.

  Olakua auzoko 4. arean irisgarritasun lanak egiteko esleipen prozesua abian jartzea ere proposatuko da gaurko bileran. Olakua auzoko 4.areak 3A-3B eta 4A-4B zenbakien arteko eremua hartzen du. A2B Arquitectos enpresak osatutako proiektuaren arabera 4.area horretako oinezkoen pasabideak eta aparkalekuak egokituko dira eta saneamendua eta ur hornidura ere berrituko da. Lanek, guztira 214.221 euroko aurrekontua dute eta 16 astetan egitea aurreikusten da. Proposatutako prezioa izango da esleipenerako irizpide nagusia baina exekuzio epea murriztea ere baloratuko da, besteak beste. Hala jaso da esleipenerako oinarrietan. Baina deialdia egin aurretik gobernu taldea osatzen duten kideen onespena jaso behar du eta horixe proposatuko da bileran.

  Lan kontuekin jarraituz, Goribar auzoko industria guneko argiteria lanak kontratatzea ere aztertuko da. Gaurko lan zerrendan 8 gai jaso dira baina litekeena da azken orduan, eta presazko izaeraz, besteren bat aurkeztea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!