Guztiz bete da udalak herriko langabetuentzat antolatu duen zaintzari buruzko ikastaroa.
Lanbideren babesarekin udaleko sozio-ekonomia departamentuak antolatu duen formazio ikastaro honetan 14 emakumek eta 6 gizonezkok parte hartuko dute.
Adinekoak eta behar bereziak dituzten pertsonak zaintzeko formazio ikastaro hau, arloan gaitasun homologatua duen Arrasateko Bastida akademiak emango du eta esparru ezberdinak jorratuko dira: etxeko garbiketa, sukaldaritza, zaintzen den pertsonaren higiene, elikadura, mobilizazioa eta jantzi eta erropen garbiketa, plantxa edo oinarrizko joskintza, besteak beste.
Ikastaroa etzi, asteazkenean hasiko da eta abenduaren 18ra arte luzatuko da, astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 3.30tatik 7etara eginez, 120 orduko formazio kurtsoa osatuko da.
Zubillagan, Olaburu zentruan emango da baina aurretik, bertako baliabideak egokitu beharra izan da. Oinarrizko instalakuntza prestatu behar izan da eta material batzuk erosi. Sukaldeko tresnak erosi dira: garbiketa eta plantxarako tresneria, eta oheak gelan muntatu eta egokitzeko ere material batzuk. Guztira, 2.000 € inguru gastatu dira. Instalazioak gertu, adinekoak eta behar bereziak dituzten pertsonak zaintzeko formazio ikastaro hau, etzi, hilaren 30ean hasiko da.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!