Gurasoentzat antolatutako “coaching” tailerrak harrera oso ona izan du.

2014/01/21
64 gurasoek eman dute izena eta bi talde osatu dira. Lehenak, ostegunean hasiko dira besteak, otsailaren 10ean.

  “Guraso coaching” izeneko tailer honetan, seme alabei duten hoberena garatzen laguntzeko estrategiak landuko dira. Helburua, gurasoei baliabide berriak ematea baita. Baliabideak, seme-alaben potentziala eta talentua piztu, haurren autoestimu osasungarria bultzatu, beraiekin elkarrizketa osasungarri eta eraginkorragoak izan eta guraso izateak dakartzan zailtasun eta erronkei hobe aurre egiteko.

  Gaiak, guraso askoren jakin-mina sortu du eta 64 ama eta aitek, parte hartzeko izena eman dute. Horrek hasierako asmoak aldatzea ekarri du eta bi talde osatzea erabaki da. Guztiek 12 orduko tailerra osatuko dute baina batzuk, ostegun honetan bertan hasita eta besteak berriz, otsailaren 10etik aurrera.

  Lehen taldekoek, aurrez iragarri bezala, tailerra ostegunetan egingo dute eta otsailaren 27an amaituko dute. Besteak, otsailaren 10ean hasiko dira eta tailerra, astelehenetan egingo dute, martxoaren 17an amaituz. Guztiek, dagokienean bi orduko saioa izango dute, arratsaldeko seiak eta laurdenetatik zortziak eta laurdenetara. Bi tailerren gidaria Virgina Espin aditua izango da eta bi taldeek dinamika berbera eramango dute. Hala, lehen saioan, coachinga- zer dena eta hezkuntzan nola txertatzen dena edo guraso izateaz berba egingo da. Norberaren potentzial naturala bultzatu eta seme-alabek hori garatu dezaten nola lagundu daitekeen, seme alabekiko harremanak eta komunikazioa, haurraren autoestimu osasungarri bat nola sustatu, emozioak eta gurasoek dituzten zailtasunak lantzea izango dira jardun hauetan aztertuko diren beste gai edo esparruak. Alde teorikoa landuko da baina nagusiki, esperientzian oinarritutako ariketak egingo dira, hausnarketarako tarteak ere izango direlarik.

  Guraso coaching izeneko tailer hau haur eta lehen hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendu zaie eta izan duen harrera ona ikusita bi talde osatzea erabaki da esan bezala. Une honetan, gaiaz arduratzen diren udal teknikariak, izena eman duten gurasoekin harremanetan jartzen ari dira bigarren taldea sortu dela eta bakoitzaren kasu partikularrean zein taldetan dagoen eta tailerra zein egunetan egingo duen jakinaraziz. Batzuk, ostegunean hasiko dira, bigarren taldekoak, otsailaren 10ean.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!