Oñatiko udala

Gurasoen formaziorako 8 hitzaldi-tailer antolatu ditu Hezkuntza Mahaiak 2017-18 ikasturterako

2017/10/10
Card image cap
Lau gai nagusiren inguruko ekintzak egingo dira adinka berezituta

  Herriko ikastetxeek, guraso elkarteek eta Udaleko Hezkuntza eta Prebentzio departamentuek osatzen dute hezkuntzako  elkarlaneko mahaia. Taldearen helburu nagusienetakoa  gurasoen formazioa hobetzeko eskaintza adostu eta antolatzea da. Dagoeneko 2017-2018 ikasturteko egitaraua gertu dago. Aurtengoa, halako eskaintza bateratua egiten den bosgarren ikasturtea da.

  Lau gai nagusi landuko dira ikasturte honetan: teknologia berrien erabilera, dolua, sexu aniztasuna eta droga kontsumoak eta adikzio berriak. Hitzaldi edo tailer formatoak erabiliko dira eta zenbait gai hainbat saiotan jorratuko dira seme-alaben adina gogoan hartuta. Hala, guztira, zortzi saioa antolatu dira azarotik maiatzera.

  Teknologia berrien erabilera egokiari buruzko tailerrak Rakel Gamitok emango ditu. 8-12 urte arteko seme-alabak dituztenei zuzenduta azaroaren 15 eta 22an egingo da eta 13-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat, abenduaren 13 eta 20an. Otsaila eta martxoan dolua eta galerak izango da gai nagusia. Lehenik, hitzaldi orokor bat emango da eta ondoren, 0-6, 6-12 eta 13-18 urte arteko seme-alabak dituztenei zuzenduta beste hiru saio berezi programatu dira. Guztietan, Patxi Izagirre izango da hizlaria. Sexu aniztasunean hazitzen izeneko hitzaldi orokorra apirilean emango du Chrysalis taldeko ordezkari batek eta azkenik, maiatzean, droga kontsumoak eta adikzio berriak izeneko hitzaldia egingo da bereziki 12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta. Aita Menniko psikiatra batek emango du. Hitzaldi eta tailer bakoitzaren berri zehatza ikastetxeen bitartez jasoko dute gurasoek, eta izena udal gizarte zerbitzuetan eman beharko dute, doan.

  Aurtengorako propio antolatu diren hitzaldi eta tailerrez gain, modu autogestionatuan kudeatzen den Coaching-eko taldeak aurrera darrai, azken bi ikasturteetan bezala. Hilean behin, astelehenetan biltzen jarraituko dute, guraso moduan duten jakinmina asetzen jarraitzeko eta zalantzak, ezinegonak eta ondo eginak partekatzeko. Hiru saiotan Lidia Aguilera coach-aren laguntza izango dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!