Guraso euskaldunen hizkuntza ohituretan eragiteko sentsibilizazio kanpaina abiatu du udalak

2018/05/08
Card image cap
Gipuzkoako hainbat udaletako euskara zerbitzuk bat egin dute kanpainan

  Zer entzun hura esan, hizkuntza ohiturak etxean hasten dira! kanpaina ez da berria gurean. Guraso euskaldunen hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz, azken urteetan, udaberri eta udazken aldera errepikatzen den sentiberatze-kanpaina da. Irratiak izan ohi dira kanpaina honen zabaltze medioa eta aurten ere, maiatzaren 7tik 29ra gauzatuko da.

  Guraso euskaldunei zuzendutako kanpaina hau Gipuzkoako udaletako euskara zerbitzuek elkarlanean egin ohi dute, eta aurten ere Oñatikoak parte hartzea erabaki du. Oarsoaldeako udalek eta herrialdeko beste 14k bat egin dute ekimenarekin, eta bakoitzak duen biztanle kopuruaren arabera banatuko da kanpainaren kostuaren ordainketa. Oñatiri, esaterako, ia 500 euro ordaintzea dagokio.

  Hizkuntza ohituretan eragin eta euskararen erabilera sustatzeko kanpaina, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Info 7 irratian eta Oñati Irratian bertan gauzatuko da, hilabeteko epean, kanpainako iragarkiak emango baitira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!