Guardia Zibilen kuartela babestu dezala eskatu dio COVITE elkarteak Eusko Jaurlaritzari

2016/06/09
Card image cap
Fan Hemendik egunaren baitan, kuartelari eskratxea egingo diotela dio terrorismoaren biktimen elkarteak

  Atzo argitaratu zuen COVITEk bere web atarian aipatu eskaeraren berria. Terrorismoaren biktimen elkarteak albistean dio, kuartelari eskratxea ezker abertzaleak egingo duela, nahiz eta Fan Hemendik egunaren baitan antolatutako ekintza dela adierazi. Prentsa oharrean COVITEk hitzez hitz dio, urteak daramatzala era honetako gorroto kanpainak debekatu daitezen eskatuz, baina Eusko Jaurlaritzak baimentzen dituenez, kuartelaren instalazioak babestu ditzala eskatzen dio Segurtasun Sailari. Kuartelaren bueltan, gutxienez 300 metrotara, segurtasun perimetroa jarri dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

  Fan Hemendik eguna, ekainaren 18an izango dela gogorarazten da oharrean, hau da, egun ez lektiboan. Horregatik, guardia zibilak ez ezik, beren seme-alaba eta familiak kuartelean egongo direla dio COVITEk, eta eskratxea, beren integritate moralari erasotzea dela.

  Iaz, COVITEk ez ezik, Carlos Urquijo gobernu ordezkariak ere Fan Hemendik eguna debekatzea eskatu zion Segurtasun Sailari. Eskaera berbera egin zuten Legebiltzarrean, Carmelo Barrio PPko ordezkariak eta Gorka Maneiro UPyDkoak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!