Guardia zibilak "Oñati utzi dezan” gestioak egingo dituela adierazi zuen Aitor Estebanek

2019/05/20
Card image cap
Diputatuen kongresuko bozeramale jeltzalea Oñatin egon zen ostiralean

  Aitor Esteban Batzokian izan zen eta Oñatiko EAJren eskariz, laster hasiko den legealdian Guardia zibilak Oñati utzi dezan gestioak egingo dituela adierazi zuen. Era horretan,  egun kuartela dagoen etxea hutsik geratuko litzatekeela eta bertan kultura azpiegiturak kokatu eta herritarrentzako espazio bat errekuperatzeko bidea izango dela gaineratu zuen Estebanek.

  Guardia zibilak Oñati utzi dezala herritarren aspaldiko aldarrikapena dela nabarmendu zuen alkategai jeltzale Ainhoa Galdos-ek, eta EAJk konpromiso hori hartzen duela esan zuen. Horren harira, Galdosek azaldu zuen Oñatiko EAJk udal-hauteskundeetarako prestatu duen dekalogoan jasota dagoela kultura-azpiegituren inbentarioa egitea eta azpimarratu zuen Guardia zibilaren kuartela dagoen egoitza eta kokagunea oso egokiak direla kultura, hezkuntza edo kirol-azpiegiturak bertan kokatzeko. Galdos pozik agertu zen Aitor Estebanek erakutsitako konpromisoarekin, EAJren iritzian, kuartelaren kokagunea oso garrantzitsua baita, sinbolikoki nahiz estrategikoki etorkizuneko Oñati irudikatzeko.

Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!