Oñatiko udala

Goribarko biribilgunea Otadui zuhaiztia eta Kanpiazelai industrialdearekin lotzeko exekuzio proiektua eskatu da

2022/02/23
Card image cap
Girder enpresari eskatu dio lana Udalak

  GI-2630 errepidean, 18,250 KPan, Goribarko biribilgunea egiteko proiektua onartu zuen Foru Aldundiak azaroaren 30ean. Lanak aurten bertan egiteko asmoa ere azaldu da Donostiatik. Aurretik ordea, Otadui zuhaiztitik Torreauzora eta Kanpiazelaitik Torreauzora oinezkoen irisgarritasuna bermatu eta autobus geltokia egokitzeko proiektua egina zuen Udalak. Girder enpresak egin zuen.

  2020ko hasierako proiektu hura eraiki asmo den biribilgune proiektura egokitzea eskatu berri zaio Girder enpresari, hau da, biribilgunea Otadui zuhaiztiarekin eta Kanpiazelai industriarekin lotzeko exekuzio proiektua egokitzea. Foru Aldundiak onartu zuen biribilgune proiektuan Kasablanka eta Torreauzoko bidegurutze aldeetara espaloia eraikitzea jasota dago baina Udalaren kontura izango dira, esan bezala, lotura lan osagarriak egitea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!