Goizeko 7:00etan irekiko dute kiroldegia urtarriletik aurrera
Zubikoa kiroldegiko erabiltzaileek egindako eskaera oinarri hartuta erabaki du Udalak kiroldegia ordu erdi lehenago zabaltzea, astelehenetik ostiralera. Erabakia urtarrilean sartuko da indarrean, eta kiroldegiko ateak 7:00etan irekiko dira, gaueko 21:30ak arte. Ordutegi hau astean zeharreko egunetan aplikatuko da, esan bezala, astelehenetik egubakoitzera. Urtebeteko epean Udalak ikusiko du ordutegia zabaltzeak ekarpenik egin dien erabiltzaileei, zerbitzuaren erabilera orekatzea lortu den eta arratsaldeko ordu zehatz batzuetan zenbait espaziotan sor daitezkeen pilaketak saihestu diren, bestelako egokitzapenik egin beharrik balego, egiteko.
Zubikoa kiroldegiko ordutegia zabaltzeko eskaera eginez, ia 600 erabiltzaileren sinadurak batu ziren udaberrian. Udal ordezkariek eskaera aztertu zuten eta epe motzean, 2026an alegia, aldaketarik ez egitea erabaki zuen, langileen lan egutegiak eta baldintzak urtea hasi baino lehen onartu zirelako. Hala ere, zerbitzu-ordutegia zabaltzeko aukera aztertu eta baloratzeko konpromisoa hartu zen eta erabakia oraintxu jakinarazi da: Zubikoa kiroldegiko ordutegia zabalduko da urtarrilean eta goizeko 7:00etan irekiko da, astelehenetik ostiralera.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!