Gobernatzeko prest daudela esan du Maddalen Iriartek Bilgunean egindako solasaldian

2024/03/22
Card image cap

  Egungo egoera politikoaren inguruan hitz egin zuen Iriartek eta uneotan, estrategia politiko arrakastatsu baten ondorioak ikusten ari da EH Bildu. Une gozoa bizitzen ari direla eta gobernatzeko prest daudela esan zuen. Eta gobernatu ez arren, etxebizitzan, osasungintzan edota klima larrialdiari aurre egiteko dituzten proposamenak aurrera eramaten saiatuko direla esan zuen.

  Euskal Herrira ez ezik estatura begira ere jarri zen Iriarte eta hiru eremutan eragitea planteatu eta horietariko bitan urratsak eman dituztela adierazi zuen: arlo sozialean eta gatazkaren ondorioak gainditzeko eremuan. Nazio aitorpenaren inguruan, ordea, ezer gutxi lortu dela aitortu zuen. Hala ere, nazio eta gizarte askapenaren ikuspegitik, urrats kualitatiboak egiteko une egokian gaudela gaineratu zuen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!