Oñatiko udala

Gizonezkoentzako arropa eta materiala batzeko dei berezia egin da Kale Zaharreko elkartasun biltegitik

2021/10/13
Card image cap
Zuten stocka nabarmen jaitsi da

  Kale Zaharreko arropa eta material biltegian hainbat elementuren beharra dagoela zabaldu da prentsa ohar bidez. Bereziki gizonezkoentzako arropa eta materiala behar da, hotzari aurre egiteko txamarra eta jertseak, kasu, baina zerrenda luzeagoa da. Txamarra eta berokiez gain, oinetakoak, bereziki kirol oinetakoak, sudaderak, kantzontziloak, galtzerdiak, eskularruak, frakak, bereziki txandal motakoak, toalla handiak, 1,35 edo 1,50 metroko zabalera duten ohetarako maindire eta bestelakoak, motxilak, baita, eskolarakoak ere, futbolean aritzeko botak, galtza eta espinillerak eta jateko nahiz sukalderako ontziteria.

  Kale Zaharreko biltegia astean behin, astelehenetan, irekitzen da, irailaz geroztik, astelehenetan 10:30tatik 12:00tara eta 17:30tatik 19:00tara. Ordu tarte horretatik kanpora materiala eraman behar duenak aurrez abisua eman behar dio arduradunari, honako telefono zenbakira deituta: 695 751 727.

  Biltegiak herriko hainbat elkarterekin egiten du lan: Caritas, Acesma, saharar komunitatea, CEAR elkarteak Oñatin, Larrañan, eta Tolosan kudeatzen dituen aterpetxeak eta Zumarragako adin txikikoen zentruarekin, besteak beste. Horretarako, Hotz Oñatirekin elkarlan estuan aritzen da eta baita herriko ikastetxeak eta udalarekin ere.

  Neguko beharrei aurre egin ahal izateko premiazkoak dituzten materialaren zerrenda osatu eta jakinarazi du biltegiko arduradunak, eskaera handia duten artikuluak dira eta kasik agortu zaizkie. Elkartasun biltegia kale Zaharreko 52an dago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!