Oñatiko udala

Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzak aztergai izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2019/02/21
Card image cap

  Ia ohitura bihurtu da udaleko departamentu ezberdinek ematen dituzten dirulguntzen deialdiak urte hasieran biltzea. Hala, orain arte, Hezkuntza, Kultura, Euskara eta Ongizate zerbitzuak kudeatzen dituzten programa ezberdinen inguruko dirulaguntza oinarriak onartu eta deialdiak ere egin dira jada. Gaur arratsaldeko bileran gobernu taldeak dirulaguntza berri baterako deialdia egitea onartuko du: gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak. Behin deialdia onartuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da interesa duten elkarteek beren eskaerak aurkeztu ditzaten.

  Posta zerbitzuaz ere berba egingo da arratsaldeko bileran. Posta zerbitzua foru kontratazioen zentralaren bidez kontratatzea proposatuko da. Hori ere ohikoa bihurtu da azkenaldian. Hainbat zerbitzu, foru kontratazioaren zentralaren bidez kontratatzearena alegia. Oñatiko udalak ez ezik, beste udal batzuek eta foru aldundiak berak ere kontratazio bide bateratu hau erabiltzen du, zerbitzuen prezioa merkatzeko helburuz.

  Aipatutakoaz gain, eta Ogasuna batzordearen eskutik, azken egunetan jaso diren hainbat faktura onartzea, eta ordaintzea, proposatuko zaio gobernu taldeari. 
 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!