Gizarte zerbitzuetako udal bulegoak eraberritzeko proiektua eskatu da
Bidebarrieta kalea 12ko bulegoetan Udal Gizarte Zerbitzuak ez ezik, Sozioekonomia eta Turismo teknikariak daude egun. Instalazioak 2002an ireki ziren eta hasieran 5 langilerentzat bulegoak egokitu ziren: 3 gizarte langile, administraria eta enplegu teknikaria. Urteekin Gizarte Zerbitzuen departamentua osatu eta berrantolatu da eta Turismo teknikaria ere Bidebarrietako lokalera aldatu da. Gizarte zerbitzu departamentuan 7 langile ari dira gaur egun: 4 gizarte langile, departamentuko koordinatzailea, administraria eta zerbitzuko artxiboa antolatzen ari den langilea.
Covid-19ak ere lan egiteko modua ere ekarri du. Herritarrek hitzordua eskatu behar dute zerbitzuan artatuak izan daitezen, erabiltzen diren instalazioak egoki aireztatzeko kalera ematen duten bulegoak izatea gomendagarria da eta aldi berean leku diskretua izateko komeni da. Horrek guztiak egungo espazioa berrantolatu beharra eragin du eta Aitziber Izura arkitekto teknikoarengana jo da bulegoen eraberritze proiektua egin dezan. Lanak hasita daude eta aste gutxi barru jasotzea espero dute udal arduradunek. Gero, lanak noiz eta nola egin erabaki beharko da, baina lehen urratsa eman da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!