Gizarte Zerbitzuetako bulegoa itxita egongo da asteazkenetan, barruko lanak egiteko

2016/07/01
Card image cap
Abisuak, telefono erantzungailuan utzi ahal izango dira

  Azkenaldian gora egin du nabarmen gizarte langileen lan kargak. Bulegora hurbildu diren herritarren kopurua       % 24 igo da 2014tik 2016ra. Kontsulta pertsonaletarako txanden kopuruak ere gora egin du, 2014an baino %34 txanda gehiago ematen ari dira une honetan. Ondorioz, kontsulta pertsonalizatu horiek gauzatzeko 29 egun itxaron behar dira bataz beste.  2014an, itxaronaldia 18 egun ziren. Guzti horrek espedienteen tramitazioan eta barruko beste zenbait lanetan eragiten du, lanak atzeratuz. Horregatik, eta lan administratiboa arindu eta ondorioz, herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetze aldera, asteazkenetan bulegoa ixtea erabaki da. Hau da, ez da jendaurreko zerbitzurik emango. Hori bai, telefonoaren erantzungailua martxan izango da eta mezua utzi ahal izango da.

  Asteazkenak beraz, barruko lanetarako egunak izango dira aurrerantzean Gizarte Zerbitzuetako bulegoan. Gainerako egunetan, hau da, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan bulegoa zabalik egongo da 9:00etatik 14:00ak arte. Telefono bidezko arreta ordutegia berriz, luzeagoa izango da, 8.00tatik 15.00ak arte. Gizarte zerbitzuetako telefono zenbakia, 943.037700 da.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!