Giza Baliabide eta Antolakuntza teknikari lanposturako bigarren azterketa bihar egingo da

2016/05/16
Hautagai bakarrak dihardu prozesuan

  Berez 7 lagunen eskaerak onartu ziren Giza Baliabide eta Antolakuntza teknikari lanpostura aurkezteko prozesura baina lehen azterketa teorikoa bakarrak egin zuen eta gainditu ere bakar horrek gainditu zuen. Orain, azterketa praktikoa egin beharko du. Bihar bertan, 10.30tan izango da azterketaldiari dagokion bigarren froga hau, udaletxean.

  Udalak, Giza Baliabide eta Antolakuntza departamentuan sortu den lan pilaketari aurre egin ahal izateko, errefortzuko teknikaria kontratatu nahi du. Aldi baterako kontratua betetzen duen langileak, udaleko giza baliabideen azterketa sakona egin beharko du eta hauek egokitu eta antolatzeko tresnak identifikatu beharko ditu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!