Oñatiko udala

Giza baliabide eta antolakuntza teknikari lanpostua osatzeko bigarren azterketaren emaitzak argitaratu dira

2016/05/26
Prozesuan ziharduen hautagai bakarrak ez du froga praktikoa gainditu

  Berez 7 lagunen eskaerak onartu ziren giza baliabide eta antolakuntza teknikari lanpostura aurkezteko baina lehen azterketa teorikoa bakarrak egin zuen eta froga gainditu, azterketa praktikora ere presentatu zen. Ez du ordea froga gainditu, atzo publiko egin ziren emaitzen arabera. Oraingoz behin behinekoak diren emaitza hauek, udaletxeko iragarki taulan eta web atarian ikusi daitezke. Baina esan bezala, emaitzak behin behinekoak dira, erreklamazioak jartzeko epea, asteartean, maiatzaren 31an amaitzen baita.

  Udalak, giza baliabide eta antolakuntza departamentuan sortu den lan pilaketari aurre egin ahal izateko, errefortzuko teknikaria kontratatu nahi du. Langileak, aldi baterako kontratua izango luke eta bere zeregin nagusia, udaleko giza baliabideen azterketa sakona egin eta hauek egokitu eta antolatzeko tresnak identifikatzea litzateke. Atzo publiko egin ziren behin behineko emaitzek ordea, lanpostua oraingoz behintzat, beteko ez dela pentsa arazten du. Dena den, emaitzak, esan bezala, behin behinekoak dira oraindik eta erreklamazioetarako epea bete arte itxaron beharko da, hautaketa prozesuak aurrera egiten duen edo bertan behera uzten den ikusteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!