Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan integratzeko eskaera egin du Udalak

2020/07/01
Card image cap
Herribusa Mugi txartelaren sisteman sartzea da helburua

  Herribusak herri barruan eta Arantzazuko domeka eta jaiegunetako autobus zerbitzua bateratu eta esleitu zenean jada, herriko autobus zerbitzua Mugi txartelaren sisteman sartzea aurreikusi zuen Udalak. Hori gogoan, Herribusa, ibilgailua alegia, Mugi sistemarako teknikoki prestatu zen.

  Geroz eta gehiago dira Mugi txartela darabilten herritarrak. Herribusa sisteman sartuta, txartelak eskaintzen duen tarifa progresiboaz baliatzeko aukera emango zaie herri barruan garraio publikoa erabiltzen duten lagunei. Udalak ere hainbat abantaila izango lituzke Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak kudeatuko bailuke sistema, zerbitzuaren txosten teknikoak osatuz eta zerbitzuaren kontrola eramanez, Herribusa beste garraio publikoekin koordinatzeko erraztearekin batera. Baina guzti hori zein baldintzatan egingo litzatekeen jakin nahi du Udalak, eta horregatik, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan sartzeko hasierako eskaera egin du eta erakundeak onartzea espero da. Baina behin betiko eskaera, baldintzak ezagutu eta onartu ondoren, iraila inguruan egin beharko litzateke.

  Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintzaritzako bazkide dira herrialdeko hainbat udal: Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani, Lasarte-Oria edota Oiartzun, esaterako. Oñatik ere bazkide bihurtzeko interesa agertu dio erakundeari.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!