Gipuzkoako Erroten eguna ospatuko da maiatzaren 14an

2023/05/08
Card image cap
Oñatin bi bisita gidatu antolatu dira, ostiral eta domekarako

  Errotak modu ezberdinetara ezagutzeko aukera bikoitza izango dugu astean gurean: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan, ostiralean, eta Turismo bulegoan, igandean.

  Oñati eta Gipuzkoa oso aberatsak dira errotei dagokienean, erreka edo itsasoko uraren indarrez mugitzen ziren erroten inguruan. Baina arkitektonikoki, historikoki, ekonomikoki, errota eredu ezberdinak daude. Horietako zenbaiti erreferentzia egiten dieten dokumentu eta agiriak bisitarien begi bistan jarriko dituzte Ibarran dagoen Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan. Errotei eta errotariei buruzko argibideak emanez bisita gidatua egingo da ostiral goizean, 10:00etatik 12:00etara. Aurrez izena ematea eskatzen da, 943 41 50 60 telefono zenbakira deituta.

  Turismo bulegoan, berriz, San Migel errota dago eta martxan jarriko da, bisitari orok ikus dezan. Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko den domekan bertan izango da, 11:00etan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!