Oñatiko udala

Gipuzkoako artxiboen web ataria berritu dute

2023/02/03
Card image cap
Atariko katalogoaren forma aldatu da, kontsulta sistema eta erabiltzaileekiko harremana hobetzeko helburuz

  Dokumentuak topatu eta kontsultatzera Foru Aldundiko artxibo historikoen web atarira jotzen duten erabiltzaileak gogoan berritu da artxibo ataria, erosoagoa eta erabilgarriagoa bihurtzeko helburuz. Gipuzkoako artxibo ataria Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoen kontsulta gunea da. Bertatik Oñatiko Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan eta Tolosako Gipuzkoako Artxibo Orokorrean zaintzen diren dokumentu asko lokalizatu daitezke eta baita ikusi ere, digitalizatuta baldin badaude.

  Orain arteko baliabide guztiak mantentzeaz gain, zenbait txertatu dira atari berrian. Hala, digitalizatuta dauden dokumentuak zuzenean, klik batez, ikusi daitezke; datuak iragazteko aukerak gehitu dira, bilaketak ‘doitzeko’ aukera emanez; gaien, toponimoen, pertsonen eta erakundeen izen zerrendak kontsultatzeko aukera eskaintzen du; bilaketa batean lortutako erantzunen kopurua murrizteko aukera, daten, fitxategien, dokumentu moten eta abarren arabera iragaziz; erregistroek atarian izan duten sarrera dataren arabera ordenatzeko aukera dago, aurretik egindako bilaketa baten inguruko berritasunak ezagutzea ahalbidetuz; kontsultak egiteko, dokumentuen erreprografia eskatzeko edo bistaratzen ari diren dokumentuei buruzko iruzkinak egiteko aukera ematen du eta atarian eskatutako dokumentuen zerrenda kontsultatzeko aukera ere eskaintzen du.

 

  Web ataria dokumentuen erreferentzia berriekin aberasten jarraitzen dute artxiboetako teknikariek. Une honetan, 779.142 deskripzio-erregistro daude atarian kontsultagai eta 3 milioi irudi baino gehiagorako lotura dute.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!