Oñatiko udala

GeoAizkorri proiektua "Ondare geologikoaren XI. biltzarrean" aurkeztuko da ostiralean

2015/06/10
Card image cap
Arrikrutz-Oñatiko kobako ordezkariak Zumaian atzo hasi zen biltzarrean parte hartzen ari dira

  Zumaiako euskal kostaldeko Geoparkean egiten ari da Ondare geologikoari buruzko XI. Biltzarra. Bertan, estatu osotik, Portugaletik eta Hego Amerikatik etorritako 150 adituk parte hartzen dute, tartean, Arrikrutz-ko ordezkariek ere bai. Eta hauen eskutik aurkeztuko da ostiralean,  GeoAizkorri proiektu berria.

  Zapatura arte luzatuko den biltzar honetan, ondare geologikoari eta geoparkeei buruzko ikastaro trinkoa, lanen aurkezpenak eta Geoparkea eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutzeko irteerak egingo dira. Denera, 91 lan aurkeztuko dira biltzarrean, 22 ahozkoak izango dira, 65 posterrak eta 4 ikus entzunezkoak. Ostiralean, GeoAizkorri proiektua aurkezten den egun berean, Ondare geologikoaren kontserbazioa, promozioa eta erabilera soziala izeneneko hitzaldi nagusia egingo da Zumaiako Aita Mari zineman.

  GeoAizkorri egitasmoak, Arrikrutz-Oñatiko kobak, Leintz-Gatzagako gatz museoa eta Zeraingo Burdinaren Mendiak batzen ditu.Helburua,  Gipuzkoa barnealdeko korridore geoturistikoa sortu eta Aizkorri mendilerroko ondare geologikoa ezagutzera ematea da. Maiatza hasieran aurkeztu zen publikoki egitasmoa eta aste honetan, Zumaian, Ondare geologikoaren XI. Biltzarraren baitan azalduko da.

  Ondare Geologikoaren Batzordeak 1994tik, aldian- aldian egiten ditu estatu mailako biltzar hauek. Helburua, ondare geologikoaren kudeaketa integralaren arloan izan diren azken lanak eta ekarpenak aurkezteko foroa izatea. Biltzar hauetan, naturaguneen kudeaketarako baliabideak, geokortserbazioa, geoturismoa, didaktika, dibulgazioa eta sentsibilizazioa  lantzen dira besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!