Gaztetxoak bandara hurbiltzeko kontzertuak eskainiko ditu musika bandak otsailean eta martxoan

2022/02/08
Card image cap
Banda barrutik ezagutzeko aukera emango zaie musika eskolako ikasleei, domekan

  Harrobia landu behar dela garbi du musika bandak eta norbide horretan musika eskolarekin beti izan duen lankidetza bereziki zaindu behar duela. Hala, eta etorkizuneko banda gogoan, otsaila eta martxoko kontzertuak antolatu dituzte Jose de Azpiazu musika eskolarekin elkarlanean.

  Domeka honetan banda barrutik ezagutzeko aukera eskainiko zaie musika eskolako ikasleei eta bereziki instrumentua hautatzeko puntuan dauden 16 ikasleri. Goizeko kalejiraren ondoren musika banda kiroldegira joango da eta han, banda osatzen duten talde ezberdinak azalduko zaizkie musika eskolako ikasleei. Instrumentuak ikusi eta zuzenean entzuteko aukera izango dute. Musika eskolako ikasle guztiak gonbidatzen dira 12:00tan hasiko den banda barrutik ekimenera. Baina ondorengo kontzertuan 16 ikasle bandako kideekin batera jazartzera gonbidatuko dira.

  Zinerako sortutako musika protagonista izango da ZINEMALDIA izenpean aurkezten den domekako kontzertuan. Gaztetxoak gogoan, eta musika eskolarekin elkarlanean, martxoaren 20an Peru eta otsoa kontzertu pedagogikoa eskainiko du musika bandak.

  Datozen bi kontzertu hauetan haur eta gaztetxoei keinu berezia egingo bazaie ere, musika bandaren emanaldiak herritar guztientzat direla gogorarazi nahi da. Gonbidapen txartelak Txokolateixan eskuragarri daude jada, eta musika eskolan ere bai.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!