Gaztelekuak asanblada irekirako deialdia luzatu die herritarrei

2013/02/19
Card image cap
Izen berriaren aukeraketa eta beste gai batzuk jorratuko dira otsailaren 23an egingo den asanbladan, hala nola, ekintzen koordinazioa eta taberanaren kudeaketa.

  Gazteria-Herrijorran prozesuaren baitan Gaztelekuari izen berria jartzeko beharra ikusi da. Izan ere, ekipamendua adin tarte zabalago bati zabaldu nahi zaionez, “Gaztelekua” ez da izen egokitzat jotzen. Gaztelekuak, orain arte instalazioen erabiltzaile izan direnen adin-tarteari lotzen baitzaio. Hori hala izaki, izen berriak proposatzeko deialdia zabaldu da.

  Izen proposamenak, Gaztelekura joanda aurrez-aurre aurkeztu daitezke edo helbide elektroniko honetara bidali: gazteria.oinati@gmail.com

  Izenak aurkezteko epea otsailaren 23a arte izango da. Egun horretan, otsailaren 23an, asanblada egingo da Gaztelekuan bertan eta besteak beste, jaso diren proposamenak aztertu eta izen berria aukeratuko da. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!