Oñatiko udala

Gaztelekuko sotoa domekan itxiko da.

2012/04/13
7 urte bitarteko haurrei eta beren zaintzaileei zuzendutako soto zerbitzua urrira arte itxi egingo da.

   Udazken-neguko eguraldi txarrari aurre egin asmoz eta beti ere leku ateri eta epela eskaintzeko helburuarekin egokitu zen gaztelekuko sotoa haur eta gurasoentzat. Baina gaztelekuko sotoa ez da espazio hutsa. Bertan, txikienek eta beren gurasoek hainbat aktibitate egiteko gutxieneko hornidura dute, jostailuak, telebista eta DVDak eta mahai eta jesarlekuak. Nagusiei begira gainera, edari beroen makina ere badago.
Horixe baita sotoak duen berezitasuna, haur eta zaintzaileentzat topaleku izatea.

  Gune berezi hau, San Migel jaixak amaituta Aste Santu ondorenera arte edo zabaltzen da. Asteburu eta jai egunetan bakarrik irekitzen da baina egun horietan, goizez nahiz arratsaldez joan daiteke bertara: 10.30tatik ordu batera eta 5etatik 8etara.

   2011-2012ko denboraldia, asteburu honetan osatuko da. Bihar eta etzi sotoko ateak berriro irekiko dira baina oraingoz azken aldiz izango da. Domekatik aurrera eta datorren urrira arte gaztelekuko sotoa itxita izango baita.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!