Oñatiko udala

Gaztelekuko sotoa berriro zabalik dago 7 urte bitarteko haur eta beren guraso edo zaintzaileentzat.

2011/10/13
Gunea, udaberria bitartean, asteburu eta jaiegunetan irekiko da.

Gaztelekuko sotoa, udazken neguko eguraldi hotz eta bustiari aurre egiteko alternatiba moduan bereziki egokitu zen gunea da. Haur txiki eta guraso eta zaintzaleei leku ateri eta epela eskaintzeko asmoz orain bizpahiru urte ireki zen txokoa da.
Baina gaztelekuko sotoa ez da espazio huts bat. Bertan, txikienek eta beren gurasoek hainbat aktibitate egiteko gutxieneko hornidura dute, hainbat jostailu, telebista eta DVDak eta mahai eta jesarlekuak. Nagusiei begira gainera, edari beroen makina ere badago. Izan ere, sotoa, 0-7 urte bitarteko haurrentzat gune da baina heldu baten zaintzapean. Haurrak, beti nagusi batekin joan behar dira.
Gune berezi hau, San Migel jaixak amaituta Pazko astea bitartean  zabaltzen da. Pasa den zapatuan jada ireki zen eta Aste Santura arte, halaxe errepikatuko da asteburu eta jai egunetan.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!