Gaztelekuko Sotoa asteartean irekiko da berriro

2020/10/09
Card image cap
45 minutuko txanda sistemaz funtzionatuko du, asteartetik domekara eta 17:00tatik 20:00tara

  Covid-19aren ondorioz Sotoko erabilpena berrantolatu behar izan dute Gaztelekuko arduradunek, egutegia, ordutegia eta funtzionamendu sistema bera egokituz. Martxoan hala beharrez itxi ondoren, asteartean irekiko da berriro Gaztelekuko Sotoa eta aurrerantzean, arratsaldetan irekiko da, 17:00tatik 20:00tara, asteartetik igandera. Beraz, ez da izango asteburu goizetan erabiltzeko aukerarik, ez behintzat oraingoz.

  Txandakako funtzionamendu sistema izango du Sotoak, egungo egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurriak betetzeko. Hala, 45 minutuko hiru txanda izango dira: 17:00-17:45 / 18:00-18:45  eta 19:00-19:45. Txanda batetik bestera dagoen 15 minutuko tarte hori espazioa desinfektatzeko izango da. Erabilitako espazioaren garbitasunaz Txanda eskatzailea arduratuko da eta komuna garbitu eta desinfektatzeaz Gaztelekuko langileak arduratuko dira.

  Txanda bakoitzean gehienez 10 pertsona sartuko dira, eta horietako bi gutxienez arduradunak, adin nagusikoak izan beharko dira. Txandak, Gaztelekuan aurrez aurre edo 653 594 516 zenbakira deituta eskatu beharko dira, gehienez, 72 orduko aurrerapenaz. Txanda hartzerakoan parte-hartzaile guztien izen-abizenak eman beharko dira, osasun arazoren bat gertatuz gero erabiltzaileen trazabilidadea errazteko helburuz. Birusaren zabalkundea ekiditeko, berriz, Sotoko guneren bat itxi eta altzari batzuk eta jolasak erretiratu dira. 

  Sotoa, 0-7 urte bitarteko haurrentzat eta euren zaintzaileentzat Gaztelekuan propio egokitutako espazioa da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!