Gaztelekuko Kuboko ordutegia luzatu egingo da gaurtik aurrera, Topalekuko ordutegiarekin parekatuz
2016/12/02

Ostiral, larunbat, igande eta jai bezperetan beranduago itxiko da
Eskaera sinatu zuten 200dik gora erabiltzaileri erantzunez, Kuboko ordutegia asteburu eta jai bezperetan luzatzea erabaki du Udalak. Orain arte, asteartetik domekara arratsaldeko 17:00tatik 19:45tara irekitzen zen Kuboa baina aurrerantzean, egunen arabera, ordutegi ezberdina izango du eta asteburu eta jai bezperetan, pitin bat luzeagoa. Hala, asteartetik ostegunera, orain artean bezala, 19:45tan itxiko da baina ostiral, larunbat eta jai bezperetan, 20:30ak arte zabalik mantenduko da. Domeketan berriz, 20:00ak arte irekita egongo da.
Gaur bertan indarrean sartu den ordutegi luzapen honekin, Gaztelekuko Kubo eta Topalekuko ordutegiak parekatzen dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!